ATZERRITARRENTZAKO KLASEAK

bullet

Bermeok, Euskal Herriko beste herri asko bezala, inmigrazio fluxu handi bat jaso du azkenengo urteetan.  Inmigrante gehienak HegoAmerika, Ipar Afrika eta Europako ekialdetik etortzen dira. 

bullet

Inmigrante askok gaztelera edo euskera ikasteko beharra daukate komunikatzeko eta elkar ulertzeko, edo/ta haien ikasketa maila hobetu alfabetizaziotik hasita bigarren hezkuntzako titululazioa lortu arte, zeinak lanbide heziketarako bidea irekitzen duen eta kasu batzuetan unibertsitaterako sarrera ere errezten duen. 

bullet

Gaztelera edo euskera ( hau gutxitan gertatzen da) hitz egiten duten etorkinek normaltasun osoz parte hartu dezakete Helduen ikastetxeek eskaintzen dituzten edozein ikastarotan, bai heziketa arautuan eta baita ez arautuetan ere.

bullet

Gaztelera edo euskera ez dakiten etorkinentzat Bizkaiko helduen ikastetxeek klase bereziak eskaintzen ditugu aukeratutako hizkuntza ikasteko.  

bullet

Gure eskaintza da astero  10 ordu  klase,  arratsaldez edo gauez.