BATXILERGOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bizkaiko Urrutiko batxilergo Institutoa:     http://www.ibdubi.biz/   

BIGARREN HEZKUNTZAREN AZKEN ETAPA

Batxilergoa Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da. Bi urteko iraupena du, eta unibertsitaterako edo goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbidea da.

Helburuak

Etapa horretako ikasketek honako helburu hauek dituzte:

* Prestakuntza orokorra ematea ikasleari, giza eta adimen-heldutasuna har dezan laguntzeko. Hartara, ezaguerak eta trebetasunak jarriko zaizkio eskueran, herritar erantzule eta kritiko izaten ikas dezan.

* Ezaguera-multzo bat ematea ikasleari, geroan egin nahi dituen ikasketen oinarria izan daitezen.

* Ikaslearen interesak, lehentasunak eta aukerak bideratzea.

Batxilergo-motak

Lau batxilergo-mota daude. Geroko ikasketen aukerei hobeki erantzuteko, eta baita ere, ikasleak dituen interesak, gaitasunak eta trebetasunak egokiago bideratzeko. Hona hemen lau motak:

* Natura eta Osasun Zientzien Batxilergoa.

* Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa.

* Teknologia Batxilergoa.

* Arte Batxilergoa.

Prestakuntza-ibilbideak

Batxilergoaren egituran prestakuntza-ibilbideak daude, horiek ikaslearen geroko ikasketen araberakoak dira. Hori horrela, irakasgaiak honela sailkatzen dira:

* Irakasgai komunak

* Modalitateko irakasgaiak

* Aukerako irakasgaiak

Etapa honen helburuak lortzen dituen ikasleari Batxilergoko titulua emango zaio.

Titulu horrekin goi mailako ziklo formatibo batera zuzenean sartu daiteke

Unibertsitatean sartzeko, titulu hauetaz gain selektibiteko frogak ere gainditu behar dira