Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proban parte hartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:
- Proba egiten den urtean gutxienez 18 urte beteta izatea.
- Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak edota afiliatuta dagoen lan-mutualitateak emandako ziurtagiriaren bitartez, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea egiaztatzea (ziurtagirian enpresa eta kontratazio-aldia zehaztu beharko dira).
- Gizarte-garantiako programa bat gaindituta izatea.
Gaiak. DBH-ko arloen helburu orokorrak erreferentzitzat hartuko dira
Azterketaren data: Maitzean edo ekainean, urtean behin.
Gaiak, azterketak, baldintzak, datak eta abarrei buruzko argibide gehiago:

DBH-ko 4. ikasturteko gainditutako gaiak konbalidatu daitezke
Azterketaren data: Urtean bi aldiz: maiatzean eta abenduan
Argibide gehiago gaiak, azterketa ereduak, datak etb orrialde honetan :
Helduen Hezkuntza-ko ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako hezkuntza kontseilaritzaren ikastetxe publiko eta ofizialak dira . Irakaslegoa Batxilergo, DBH edo lehen eskoletako irakasleen profila bera daukate
Ikasturte baten zehar (Irailetik ekainera) joan behar da klaseetata, 3 ordu egunean. Klaseak ematen dituen irakasleak ebaluatzen dutenak dira. Ez dago proba librerik. DBH-ko 4, mailako gaiak konbalidatu daitezke.
HH-ko IKASTETXEAK: Bermeo, Gernika, Mungia, Leioa, Bilbo, Galdakao, Basauri, etb .HH-ko ikastetxen helbideak eta webguneak ezkerreko zutabeko loturetan daude
Bermeoko HHi-ko eskaintza ikusteko egin klik ezkerreko zutabean, bigarren hezkuntzako titulazio-ko loturan .
UOHIren ezaugarri nagusia da urrutiko ikastetxea dela eta ikasteko ez dagoela
klasera joateko obligaziorik, baina irakasleen aholkularitza etengabea
jasotzen dela, tutoretza eskaintza handi baten bidez.
Urtean ikasturte oso bi egin daitezke, irailetik ekainera, eta deialdi kopuruak
ez du mugarik. Horiek horrela, pertsona bakoitzak bere erritmo eta premietara
molda ditzake bere ikasketak.
16 urtetik gorako edonor matrikula daiteke UOHIn
Ez dago proba librerik.
Bizkaiko UOH ikastexeko helbidea honako hau da:
Avenida de Miraflores kalea, 83 A, Bilbao 48004
Bolueta-ko gasolingegiaren aurrean. . Metro: Bolueta
Tel. 944116856. Fax: 944116732.
UOHI-ko webgunea: http://www.cebad.org/info/
Titulazio gabeko helduentzak zuzendua (eskolako graduaturik gabe ere) baina lan esperientzarekin edo/ta ez arautuko formazioarekin lortu dezakete teknikari titulazio (erdi mailako ziklo formatiboa) edo goi mailako teknikaria (goi mailakoa) hauetako ziklo batetan: :
|
Fabrikazio mekanikoa | |
|
Elektrizitatea-elektronika | |
|
Ibilgailuen mantenimendua | |
|
Produkzio mantenimendua eta zerbitzuak | |
|
Ostalaritza eta turismoa | |
|
Eraikuntza eta obra zibila | |
|
Informatika | |
|
Administrazioa |
Informazio gehiago orrialde honetan: