BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA

Ikasketak gainditzen dituzten pertsonek DBH-ko GRADUATUAREN titulazio ofiziala jasoko dute.

 

 

IRAKASKUNTZA ARAUTUEN III. FASEA:

 

BALIOKIDETASUNAK. IRAUPENA

 

-        III. fasea DBH-ko etapa osoari dagokio.

-        Burutu daiteke 4 lauhilabetekotan  (2 ikasturtetan).

-        Lehenengo 2 lauhilabetekoak (moduloak 1eta  2 III. fasekoak)  DBH-ko lehenengo zikloari dagozkio, edo lehengo Graduatu Eskolarrari.

-        Azken bi lauhilabetekoak (moduloak 3 eta 4 III. fasekoak) DBH-ko bigarren zikloari dagozkio.

 

BALIOZKOTZEAK (KONBALIDAZIOAK)

III faseko 3 eta 4 moduluak  baliozkotuta izango dituzte, ikasgai bera gainditu badute DBH-ko 3. eta 4garren kurtsoetan (edo BBB-ko, LH-ko edo  IEE-ko lehen eta bigarren kurtsoetan).

 

Era berean,  III faseko 1 eta 2 moduluak  baliozkotuta izango dituzte, ikasgai bera gainditu badute DBH-ko lehen eta bigarren kurtsoetan.

 

MODALITATE PRESENTZIALA 

¨     Modalitate honetan derrigorrezkoa da klaseetara etortzea.

¨     15-16 klase ordu izango dira astean.

¨       Ordutegia: Eguneroko 3 ordutako saioak  izango dira:  arratsaldeko 3 1/2etatik 6 ½arte .

 HIZKUNTZ EREDUAK

¨       Dena erdaraz, euskara ikasgai bezala. A Eredua

 Dena euskaraz, lengua española ikasgai bezala. D Eredua

 

URRUTIKO HEZKUNTZAREN  MODALITATEA

 Ikastetxeak eskeintzen dituen ikastorduetara etorri ezin duten pertsonak   joan  daitezke CEBAD-ra      (urrutiko heziketa eskaintzen duen ikastetxe ofiziala,  Boluetan dagoena).

 

 IRAKASKUNTZAKO EREMUAK ETA MODULUAK.

 EREMUAK (IRAKAS-ARLOAK)

 

 Curriculuma-ri dagokionez hiru eremuta antolatuta dago:

-         Komunikazioaren eremua: gaztelania eta literatura, euskal hizkuntza eta literatura eta atzerriko hizkuntza;

-         Gizarte Ezagutzaren eremua: gizarte-zientziak, geografia eta historia;

-         eta eremu Zientifiko-Teknologikoan: natur zientziak, matematika eta teknologia.

 

LAUHILABETEKO MODULUAK.

 

Modulua, antolaketa eta ebaluaziorako behin-behineko unitate kurrikularra da, eta jakintza multzo batez osatua dago. Jakintza horiek ardatz komuna dute, eta modu koherente eta mailakatuan antolatuta daude.

 

Modulu bakoitzak, gutxienez honako alderdiak hartuko ditu: dagokion fase eta eremua eta ordutan neurtutako iraupena, lortu nahi diren helburuak, garatu nahi diren edukiak, ikasketetarako jarduerak eta ebaluaketa-irizpideak.

 

 

IBILBIDE FORMATIBOAK.

1.– Derrigorrez, ikasle bakoitzari hasierako ebaluazioa egingo zaio. Ebaluazio honek hartuko ditu: alde batetik, bere aurreko ezagutza eta esperientziak, nahiz eta prestakuntzarako modu arruntetan hartutakoak ez izan, eta bestalde, bere asmoak eta interesak. Horiek guztiak bakoitzaren prestakuntza-bideak zehazten lagunduko digu.

 

2.– Hasierako ebaluazioren ondorioz eta konbalidazioak finkatu ondoren, pertsona helduari dagokion prestakuntza-bidea zehaztuko da. 

 

 

Bigarren hezkuntzako titulua lortzeko edo baliokideak diren beste bide batzuen informazioa