Eginkizun nagusia pertsona helduak Bigarren hezkuntzako titulua (DBH-ESO) lortzeko prestakuntzan datza .
Kontutan hartu behar da pertsona heldu askoren nahia ez dela titulua lortzea, baizik eta beraien oinarrizko prestakuntza hobetzea irakurketan, idazketan edo matematika arloan.
Gidatzeko baimena lortzeko azterketa teorikoa gainditzeko klaseak eta alfabetizazio saioak eskaintzen ditugu.
Atzerritarrentzako hizkuntzak (erdera, euskera) ikasteko klaseak
Tailerrak edo aukerako gaiak , astean 2 edo 3 saio: ingelesa, eskulanak, euskera, informatika, marrazketa...
Ez araututako heziketa barruan gure ikastetxeak, Bizkaiko beste helduen ikastetxeak bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen 25 urtetik gorako unibertsitatean sartzeko azterketa prestatzeko ikastaro bat eskeintzen du. Ikastaro honen barruan goi mailako ziklo formatiboetan sartzeko frogaren azterketa prestatzen duten pertsonak ere etor daitezke klase batzuetara.