AURKEZPENA

Euskal gobernuaren hezkuntza konseilaritzaren ikastetxe publikoa eta ofiziala gara.

 Bizkaiko Helduen Hezkuntzarako eskola publikoen sarean barruan gaude; Durango, Bilbo, Derio, Gernika eta abarrekin batera. Gure ikastetxea Bizkaian txikiena da ikasle-irakasle kopuruari dagokienean. Beste ikastetxeetan gertatzen den muduan, irakasleen plantila barnean maisu-maistrak eta Irakaskuntza Ertainetik etorritako irakasleek batera egiten dute lan; garai bateko eskola graduatu tituloa, bigarren hezkuntza graduatu tituloagatik ordezkatu zenetik. Hau da, LOGSE-a martxan jarri zenean.

Gure ikastetxeko ikasgelak eta gainontzeko bulego eta dependentziak, Bermeoko San Frantzisko eskola publikoak utzitako solairu batetan kokatzen dira. Ikastetxeak 5 ikasgela dauzka,  hoietako batetan 12 ordenagailu daudelarik. Bestalde liburutegia, esku lanen tailerra, bi egon-gela, idazkaritza eta irakasleen gela ere ba daude.

 

Ikaslegoa orokorrean Bermeotik datorkigu, baina badira ikasle batzuk :Busturia, Bakio, Mungia eta Mundakatik datozenak ere. Guztira gure hezkuntza programak osatzen duen eskaintza inguruko 20.000 pertsoneganaino heldu daiteke. 

Ikastetxera datorren ikaslegoaren profila era askotakoa baita, heziketa asmo ezberdinez orniturik. Ikasleek gizartearen egoera sozial eta kultural desberdinetatik datozenez, heziketa konkretuak eskatzen dituzte: Oinarrizko Hezkuntza, euskera, informatika eta ingelesean batzuk.

Fase III-a ,Bigarren Hezkuntzako titulazioa bere garaian lortu ez zutenekin osatzen da gehien bat,18 eta 23 urte bitarteko ikasleek nagusitzen direlarik. Fase honetarako,ikastetxeak euskaraz (D ereduan) edota Gaztelaniaz (A ereduan) eskaintzen du irakaskuntza.

Fase I eta Fase II-an ,alfabetatze beharra duten emakume zein gizon aurkitzen dira. Bigarren Hezkuntzako titulazioaren premiarik ez daukatenez, arlo konkretu batzuk hobetzera eta bere harreman sozialak lantzen eta sakontzen, buru belarri aritzen dira.

Azkenik Unibertsitatera sartzeko frogak edota Goi mailako hezkuntza profesionaleko frogak prestatzera datozenak ere baditugu.25 eta 35 urte bitarteko adina dute, lanean ari dira gehienak; bere lanean promozionatzeko edota Unibertsitatean titulu bat lortzeko asmotan etortzen baitira.

Lehen aipatuetatikoetik at, batez ere azken urteotan, atzerriko populazioa gehituz joan da ikastetxean. Bermeon eta Mundakan daudenen artean gehienak Errumaniar, Hegoamerikar edota Sahariar jatorria dute.Pertsona honeei berton komunikatzeko erabiltzen diren bi hizkuntzak (gaztelania eta euskera) ikastea interesatzen zaie. Normalean denbora gutxi irauten dute gure zentroan  lan bat lortu arte edo beraien ustean hizkuntza maila nahikoa lortzen arte. Hoiexek dira beraien helburu garrantzitsuenak.

Gure ikastetxearen nortasun ezaugarri garrantzitsuenen artean honako hauek goraipatzen ditugu:

KONFESIONALITATEA: Ikastetxeak laikoa eta plurala dela aitortzen du.

HEZIKETA ETA IRAKASKUNTZARAKO HIZKUNTZA Ikasleen eskaerei erantzuteko asmoz, ikastexeak gaztelania eta euskara aukeratu ditu ikasketa prozesuetan erabiltzeko.

HEZKIDETZA:  Berdintasunean hezi, bereizketarik egin barik sexuen arabera.

HEZKUNTZA, OSOKO PROZESU BEZALA HARTUA Hezkuntza denon arteko egindako lana bezala planteatzen dugu, ikaslegoaren osoko garapenari egokituta.

METODOLOGIA AUKERAK Irakaskuntza ulerkor, esanguratsu eta funtzionalaren hastapenetan eta Hezkuntza Komunitateteko partaiden arteko elkarrizketan oinarritzen da.

ANIZTASUNA ETA BALORE DEMOKRATIKOAK Eskola komunitatearen partaideen kultura, ideología eta ohituren aniztasunari begirunea izatea. Komunitateko partaideek betebehar eta eskubide berdinak dituztela onartu. Batak besteari begirunea izanik,komunitateko partaideen arteko ikastetxeko bizian, partizipatzeko, adierazteko eta batzeko askatasuna errespetatu. Edozein motatako dogmatismoa, jokabide eta ideia zakar, autoritario eta larderiatzaile gaitzetsiko dugu.

JARRERA OROKORRAK: Tolerantzia : Norberaren ideia, irizpide edota iritzi bezalakoak ez direnen uste, aburu eta egoera errespetatu. Partaidetza : Guztien egitasmoak era gogotsu eta erantzule batetan intregratu. Elkartasuna : Era puntual eta iraunkorrean gizartean eragina duten egoeren aurrean erantzunkizuna hartu. Denon jabego edota jabego pribatuak, zein pertsonei edo ikastetxeari dagozkien adoztutako arauak errespetatu.

Harremanetarako informazioa: 

Telefonoa
946186433
Fax-a
946881176
Helbidea
Atalde z/g, 48370, Bermeo (Bizkaia)
Helbide electronikoa: 
  014094aa@hezkuntza.net