TAILERRAK จจ AUKERAKO GAIAK

* Ikastetxeak eskaintzen dituen tailerrak eta aukerako gaiak fase II eta fase IIIan matrikulatzen diren ikasleei zuzenduak daude. Plazarik balego arautuetako taldeetan matrikulatuak ez diren beste pertsona batzuk ere sar daitezke.  

* Tailer edo aukerako gai hauek lauhilabete bateko iraupena daukate. Lehenengo lauhilabetekoa  irailaren 20-25ean hasten daeta urtarrilaren 30ean amaitzen da. Bigarren lauhilabetekoa otsailaren bigarren astean hasi eta ekainaren 20-25ean amaitzen da.   

* Ordutegia: astean 2 edo 3 ordu 

* Plaza kopurua mugatua denez gero ikasle berriak hartzerakoan erizpide hauek jarraituko dira: 

a.      Ikastetxean bestelako  ikastarorik egindako pertsonak. 

b.      Matrikulatze data.

* Aurreko  ikasturteetan tailer hauek eskaini dira: 

  1.  Informatika maila 0:  1. lauhilabetekoa  (3 1/2 - 4 1/2 martitzenak eta eguenak; eta  6 1/2- 8 1/2  eguenak). 

  2. Informatika maila 1:  2. lauhilabetekoan  (maila 0-ko ordutegi bera)

  3. Elikadura eta osasuna (Martitzena eta eguenak 3 1/2 - 4 1/2 )

  4. XX. mendeko historia zinemaren bidez (Martitzena eta eguenak 3 1/2 - 4 1/2)

  5. Euskera maila 0  erdaldunentzat (Astelehena eta eguaztenak, 5 1/2 - 6 1/2)

  6. Euskera maila 1 erdaldunentzat (Astelehena eta eguaztenak, 5 1/2 - 6 1/2)

  7. Euskera alfabetizazioa (bizkaieraz) (Astelehena eta eguaztenak, 5 1/2 - 6 1/2)

  8. Ingelesa: 3 talde -mailaren arauera   ( Astelehena eta eguaztenak, 7 - 8)

  9. Eskulanak : Martitzenak  3 1/2 -  6 1/2 

  10. Marrazketa eta margoketa (Barikuak  4 1/2 - 6 1/2)

 INFORMATIKA:  Maila 0: windows, testu prozesadorea, eta ordenagailuaren oinarrizko erabilera  Maila 1ean: kalkulu orria, aurkezpenak,  internet eta posta elektronikoa.